XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUZKI-JOA.

Ondorenak oneek izaten dira: buruko min aundiak, buru-joanak, kalanbreak eta botakak.

Konorte-galtzea ere gertatzen da noizean bein, 40tik gorako sukarra (kalentura) eta azkenez lozorroan sartu ere bai (estado de coma).

Egoera larri onetan, laguntzaillearen jokabidea au izango da:
1. Sendagille batekin artu-emonetan jarri aalbait lasterren.

2. Kurioso ta kontuz toki egoki batera eroan gaizoa.

Aal bada, oian ipiñi; ori ezin bada, gerizpetan.

3. Jendeari joan-azo ingurutik.

4. Ur otzezko oialak buruan azarri; izotzik badago, izotza.

5. Gaizoak konortea galdu ez badau, ura artu-azo apurka; gatz pizka batekin naastaturiko ura.

6. Anbulantzian toki batetik bestera eroan bearrik badago eta sueroa bertan euki, erredurak izan dituenekin lez jokatu.

7. Anketan igurtsiak egin beetik goruntz.

BURUKO ODOL-ALDIA.

Odola neurriz gain burura batzeari esaten jako buruko odol-aldia.

Gaitz onen sustraiak asko izan daitekez; baiña ona emen geienetan zertatik etorten den: Geiegizko tensiñotik, indarketa gogorretatik, biotz-zarrasta (emoziño) biziegietatik, alkoholkeritik eta abar.

Buruko odol-aldiaren agerpenak, oneek izaten dira: buruko min aundiak, buru-joanak, zorabioak eta konorte galtzeak.

Iñoiz lozorro-aldian ere sartu daiteke onelako gaitzak artutakoa.

Arrisku aundiko egoera denez, sendagilleari deitu bear jako leenbaileen.

Bitartean, etzunda ipiñi gaizoa.

Nasaitu gerriko ta soiñekoak, eta burua gorputzenborra baiño beerago dauala ipiñi.